URKIOLA

Urkiola Bizkaiko hegoaldeko eta Arabako iparraldeko natura parke bat da, Durangaldean eta Zuiako kuadrillan kokatua. 5.958,3 hektarea ditu, eta bere barnean hartzen ditu Bizkaiko Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Dima, Durango, Mañaria eta Izurtza udalerriak, eta Arabako Aramaio. Parkean dauden harriek —material sedimentarioek— 140-110 miloi urte dituzte. Paisaia karstikoa osatzen dute. Lehen giza-aztarnak Erdi-Paleolitikokoak dira, K. a. 90.000 – 32.000 urtekoak. Urkiolak Durangaldeko gailurretan ditu mugak, Anboto eta Aramotz mendikateen gailurretan, hain zuzen. Mendigune horien gaineko harkaitzak ekialdetik mendebalderantz daude lerrokaturik, Kantauri-Mediterraneoisurialdeen ur-banaketa osatuz. Ingurune hori balio handikoa da, natura, […]

Leer más URKIOLA

ARALAR

Aralar Euskal Herriaren erdialdeko mendilerro bat da. Ipar-mendebaldean Gipuzkoa du (zehazki, Goierri eta Tolosaldea eskualdeak), eta hego-mendebaldean Nafarroa Garaia (Larraun eta Sakana eskualdeak). 30 kilometro luze da ekialde-mendebalde norabidean, eta 12 bat kilometro zabal ipar-hego norabidean. Gipuzkoako aldean dagoen mendilerroaren zatia, mendikate guztiaren herena, 1994 urteaz geroztik natura parke da, eta horko interpretazioguneak Lizarrusti mendatearen gainean du egoitza. Aldiz, Nafarroa Garaiaren aldeko mendiak mendikate guztiaren bi heren dira, eta Araitz haranera begira dauden mendi ikusgarriei Aralarko Malloak deritze. Ziur aski, […]

Leer más ARALAR

AIZKORRI ARATZ

Aizkorri Aizkorriko mendilerroko mendietako bat da, Gipuzkoan kokatua, Arabako mugatik hurbil. Nahiz eta mendilerroari izena eman dion, 1.528 metro garai delarik, ez da Aizkorriko mendilerroko garaiena, Atxuri baita, 1.551 metrorekin. Bere haitzezko talaia batean duen baselizarengatik da ezagunagoa Aizkorri Atxuri baino. Baseliza horretan, gurutze bati otoitz egiten zaio. Alegiak dioenez, gurutze hori, hainbatetan Zegamara edo Araiara eraman zuten arren, beti atzera Aizkorrin agertzen zen.

Leer más AIZKORRI ARATZ

GORBEIAKO ERRESERBA NATURALA

Gorbeiako natura parkea Araba eta Bizkaia arteko Gorbeia mendiak (1.481 m) menderatzen duen 20.016 hektareako lurraldea da. Euskal Herriko parke naturalik handiena da Eusko Jaurlaritzak 1994ko ekainaren 21ean izendatu zuen natura parke. Araba eta Bizkaiaren arteko mugaldean dago eta inguruko udalerriak hauexek: Arabakoak: Murua, Etxaguen eta Manurga (Zigoitia), Murgia, Sarria, Ametzaga eta Zarate (Zuia), Gujuli eta Urkabustaiz. Bizkaikoak: Orozko eta Zeberio; Arteaga, Areatza eta Zeanuri (Arratia)

Leer más GORBEIAKO ERRESERBA NATURALA

URDAIBAI BIOSFERA ERRESERBA

Urdaibai Oka ibaiak sortzen duen padura da. Bizkaiko kostaldeko basa- ingurune garrantzitsuena da, Busturialdeko eskualdean dagoena. Itsas gora eta beherarekin oso aldakorra den ingurunea da. Bere hedadurari eta kontserbazio mailari dagokionez, Euskal Herriko hezegune garrantzutsuena da, hainbat hegaztirentzako babesa izaten da migrazio garaian zehar. Urdaibain dauden hondartza garrantzitsuenak Laidatxu eta Laida dira. Hareatzok oso zabalak dira marea behera dagoenean eta ia ezkutatzen dira marea gora dagoenean. Hala ere, aspaldi […]

Leer más URDAIBAI BIOSFERA ERRESERBA