Urdaibai Oka ibaiak sortzen duen padura da. Bizkaiko kostaldeko basa- ingurune garrantzitsuena da, Busturialdeko eskualdean dagoena. Itsas gora eta beherarekin oso aldakorra den ingurunea da.
Bere hedadurari eta kontserbazio mailari dagokionez, Euskal Herriko hezegune garrantzutsuena da, hainbat hegaztirentzako babesa izaten da migrazio garaian zehar.
Urdaibain dauden hondartza garrantzitsuenak Laidatxu eta Laida dira. Hareatzok oso zabalak dira marea behera dagoenean eta ia ezkutatzen dira marea gora dagoenean. Hala ere, aspaldi honetan Laidako haremunakberreskuratzeko lana egin da eta horrek itsasgora dagoenean ere hondartza zati batek irautea ekarri du. Hala ere beste hainbat hondartza daude Urdaibaiko basaingurunean
Bertako hiri nagusiak Bermeo eta Gernika dira eta uharteei dagokionez, Txatxarramendi eta Sandinderi uharteak padura barruan daude, Sukarrietan; eta Izaro (Bermeo), ostera, itsasoan.
Laidako hondartzak padura osoa babesten du olatuen eraginetik eta hori dela-eta zingiratsua da barnealdea. Kanpoaldera, ordea, uhin handiak heltzen dira eta Mundakako Laidatxu hondartzan dabiltzan olatuak mundu osoan dira ezagunak.
Biosfera erreserba izendatua dago 1986. urtetik eta Hegaztien Babeserako Zona Berezien (ZEPA) programan dago Red Natura 2000ren barruan, 1994tik.

