ARALAR

Aralar Euskal Herriaren erdialdeko mendilerro bat da. Ipar-mendebaldean Gipuzkoa du (zehazki, Goierri eta Tolosaldea eskualdeak), eta hego-mendebaldean Nafarroa Garaia (Larraun eta Sakana eskualdeak). 30 kilometro luze da ekialde-mendebalde norabidean, eta 12 bat kilometro zabal ipar-hego norabidean. Gipuzkoako aldean dagoen mendilerroaren zatia, mendikate guztiaren herena, 1994 urteaz geroztik natura parke da, eta horko interpretazioguneak Lizarrusti mendatearen gainean du egoitza. Aldiz, Nafarroa Garaiaren aldeko mendiak mendikate guztiaren bi heren dira, eta Araitz haranera begira dauden mendi ikusgarriei Aralarko Malloak deritze.

Ziur aski, mendilerro honetako mendirik ezagunena Larrunarri/Txindoki izango da, baina ez da mendirik altuena, Intzako dorrea baita, 1.431 metrorekin, tontorrik garaiena.

Deja un comentario